Goizuetako emakume taldeak antolatua, asteazkenean kalejira izanen dute goizuetarrek herrian barrena trikitilariez lagunduak, 18:00etan plazatik abiatuta. Ondoren, txokolatada izanen da plazan. 20:15ean, berriz, emakumeen afaria eginen dute elkartean.
Honez gain, morez janzteko deialdia egin dute antolatzaileek, baita leiho eta balkoiak morez apaintzeko gonbidapena ere herritar guztiei.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!