Espainiako klub arteko pilota txapelketaren azken fasea jokatuko du Umore Onak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 15:00
Umore Onak lortu du Espainiako klub arteko pilota txapelketaren azken faserako sailkatzea. Covaledako (Soria) Urbion B taldea izanen du arerio finalaurrekoetan.

Soriako Covaledako Urbion B taldearen kontra jokatuko du finalerdia larunbatean Agoitzen

Larunbatean Goizuetako Umore Ona pilota elkartea Espainiako klub arteko pilota txapelketan bigarren mailako azken fasean ariko da asteburu honetan Iruñeko Labriten, bere multzoko buru izan ondotik. Soriako Covaledako Urbion B taldea izanen du arerio larunbateko finalerdian eta irabaztea lortuko balu, igandean jokatuko luke finala Logroñoko Titin III.a edo Lizarrako Izarra taldearen kontra.

Agoizko Toki-Eder pilotalekuan jokatuko da azken fase hori asteburuan. Umore Onarekin batera, Lizarrako Izarra, Logroñoko Titin III eta Soriako Covaledako Urbión B taldeak sailkatu dira. Larunbatean 10:00etan hasiko dira finalerdiak, Izarra eta Titin IIIeko pilotarien arteko buruz buruko partidarekin. Bigarren partidan, buruz buru ariko dira Urbion B eta Umore Onako pilotariak. Hirugarren partidan binaka ariko dira Lizarra eta Logroñoko klubetako bikoteak eta ondotik, binaka, Goizueta eta Covaledakoak. Irabazleek finalak jokatuko dituzte igandean.

Txapelketa osoan bezala, Umore Onaren izenean, banaka Iker Egiguren ariko da eta binaka Beñat eta Antton Apezetxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun