II. Euskal Duatloiko finalaren aurkezpena Leitzan egin dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 10:30
II. Euskal duatloiko finalistak eta antolatzaileak, 301K dendako Maite Perurenarekin, Leitzan egindako finalaren aurkezpenean.

Finala martxoaren 5ean, igande eguerdian jokatuko dute Azpeitiko zezen-plazan

Martxoaren 5ean, igandean 12:00etan hasita Azpeitiko zezen-plazan jokatuko den II. Euskal Duatloiko finalaren aurkezpena Leitzan egin zuten ostegun arratsaldean, Maite Perurenaren 301K dendan. Oier Kañamares, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodriguez, Xabier Zaldua eta Eneko Saralegi izanen dira finalista, otsailaren 11ko kanporaketan sei onenak izan zirenak.

Orduko lan bikoitza egin beharko dute finalean: etzanda jarritako 45 ontzako lan enbor moztu, lasterka 4 kilometro egin (zezen-plazari 40 itzuli eman) eta 45 ontzako lau enbor moztu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun