Bazkide berriak apuntatzeko epea ireki du Goizuetako Umore Ona elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 2a, 15:00
Umore Ona elkarteko bazkide berriek martxoaren 24ra arte izanen dute apuntatzeko epea.

Goizuetako Umore Ona elkarteak bazkide berriak apuntatzeko epa ireki du. Martxoaren 24ra arte eman daiteke izena eta bazkide berri bakoitzak bi bazkideren babesa behar du.

Sarrerako baldintzei dagokienez, 25 urte edo gehiago dutenek 510 euro ordaindu beharko dute edo 70 euroko lehen kuota eta 40 euroko hamaika kuota.

25 urte baino gutxiago dutenek, berriz, 300 euro ordaindu beharko dute eta 25 euroko hamabi kuota.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun