Ados pilota txapelketaren finalak martxoaren 5ean jokatuko dituzte Zumarragan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 18:00
Finaletan izanen diren pilotari gehienak, Ados pilota elkarteko Iera Agirrerekin eta Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin. Argazkia: Eduardo Agirre

Zumarragako Beloki pilotalekuan martxoaren 5ean, igandean 11:30ean hasita jokatuko dituzte Ados pilota txapelketako eskuz binakako finalak.

Binakako txapelketa honetan abendutik hona 33 partidu jokatu dira, astebururo astebururo pilotariei zuriz janzteko aukera bermatuz, Iera Agirre leitzarrak aurkezpenean aipatu zuenez. 

Finalak

Zumarragako Beloki pilotalekuan, igandean 11:30ean hasiko den jaialdian jokatuko dira bi finalak. Lehenik, promozio mailakoan, Gordon eta Oskoz, Aranburu eta Insaustiren kontra ariko dira eta lehen mailako final nagusian, Barrocal eta Ruiz de Larramendi, Goiuri Zabaleta eta Naroa Agirreren kontra.

Naroa Agirre eta Goiuri Zabaleta, finalerako aukeratutako pilotekin. Argazkia: Eduardo Agirre

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun