Eskualdeko hainbat pilotarik txapelak lortu dituzte Nafarroako Kirol Jokoen buruz buruko finaletan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 28a, 14:00

Labriten jokatutako finaletako protagonistak. Tartean, txapelarekin, Bortzirietako Goño, Umore Onako Sagardui eta Aurrerako Zabaleta.

Nafarroako Kirol Jokoen barrenean esku pilotako finalak jokatu dituzte buruz buru eskualdeko hainbat pilotarik larunbat goizean. Gehienak Labriten izan dira, baina Etxarri Aranatzen eta Astrainen ere aritu dira. Bortzirietako Goñik, Umore Onako Sagarduik eta Aurrerako Zabaletak txapelak janztea lortu zuten.

Iruñeko Labriten hasiko den jaialdiko lehen partidan, lehen mailako mutiko benjaminen finalean Bortzirietako Goñik 2-1 irabazi zion Oberenako Mauleoni (3-8, 5-8 eta 8-4) Segidan, alebin mailako nesken finalean Umore Onako Sagarduik 18-14 irabazi zion Ardoiko Gomezi.

Goizeko laugarren partida lehen mailako mutiko infantilen finala izan zen. Errekako Anzizarren 17-18 galdu zuen Lagunakeko Antimasberesen kontra.

Lehen mailako neska kadeteen finalean ere Errekako Bertizek 13-18 galdu zuen San Migueleko Arrastiaren kontra eta neska jubenilen finalean, Aurrerako Goiuri Zabaleta 18-11 irabazi zion Oberenako Oskozi.

Etxarri Aranatzen eta Astrainen ere

Larunbat goizean Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuan jokatutako bigarren mailako neska kadeteen finalean, Umore Onako Legarretak 7-18 galdu zuen Ultzamako Sarratearen kontra eta Astraingo kiroldegian jokatutako hirugarren mailako mutiko infantilen finalean Aurrerako Iturbek 3-18 galdu zuen Atarrabiako Mecaren kontra.

Etxarriko pilotarlekuan jokatu ziten finaletako protagonistak, tartean Umore Onako Legarreta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun