Mendialdeko eskuz binakako IV. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 27a, 12:00
Mendialdeko eskuz binakako laugarren txapelketako txapeldun eta txapeldunordeak ostiralean Goizuetan, sari banaketaren ondotik.

Sei finalak ostiral arratsaldean izan ziren

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona, Larraun eta Araxesko pilota eskolek antolatutako Mendialdeko eskuz binakako laugarren pilota txapelketako sei finalak otsailaren 24an, ostiral arratsaldean jokatu zituzten Goizuetako udal pilotalekuan. Sei finaletatik hirutan Umore Onako bikoteak gailendu ziren, bitan Larraungoak eta batean Aurrerakoa.

Finalak ostiralean Goizuetan

Sein

  • Lujanbio eta Larralde (Umore Ona), 18 – Azpiroz eta Azpiroz (Aurrera), 15

Hirugarren mailako kimuak

  • Seges eta Elizegi (Umore Ona), 18 – Aranberri (Umore Ona) eta Lekuona (Larraun), 5

Bigarren mailako kimuak

  • Zurutuza eta Apezetxea (Umore Ona), 18 – Ezeiza eta Gorostidi (Araxes), 14

Lehen mailako kimuak

  • Olaetxea eta Zabaleta (Aurrera), 18 – Goikoetxea eta Legarra (Larraun), 9

Bigarren mailako haurrak

  • Zabala (Hernani) eta Gurrutxaga (Aurrera), 9 – Iriarte eta Etxepare (Larraun), 18

Lehen mailako haurrak

  • Ijurko eta Balda (Larraun), 18 – Oreja eta Sotil (Larraun), 11

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun