Martxoaren 11n Labaienera mendi irteera antolatu du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko martxoaren 9a

Arainburu mendi taldeko kideak Leitzara egindako irteeran.

Herriko plazatik abiatuta, Labaienen izanen du helmuga Goizuetako mendi taldearen hurrengo irteerak. Azpeitiko Lagun Onak mendizale elkartekoekin eginen dute itzulia. 

Martxoaren 11n 08:00etan Goizuetako plazatik abiatuko dira, eta 23 kilometroz ibili ondotik, Labainen bukatuko dute itzulia. Sei ordu inguruko itzulia izanen dela aurreratu dute Arainburu Mendi Taldeko arduradunek: 23 kilometro osatuko dituzte guztira, eta zailtasun zaileko irteera izanen da. Itzulera 16:00ak aldean egitea aurreikusten dute. 

Izena ematea atzo bukatu zen eta bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun