Otsailaren 25ean, larunbatean 09:30ean Iruñeko Labriten hasiko den jaialdiko lehen partidan, lehen mailako mutiko benjaminen finala jokatuko dute Bortzirietako Goñik eta Oberenako Mauleonek.
Segidan, alebin mailako nesken finalean ariko da Umore Onako Sagardui, Ardoiko Gomezen kontra.
Goizeko laugarren partida lehen mailako mutiko infantilen finala izanen da. Errekako Anzizar, Lagunakeko Antimasberesen kontra ariko dra.
Lehen mailako neska kadeteen finalean Errekako Bertiz San Migueleko Arrastiaren kontra ariko da eta neska jubenilen finalean, Aurrerako Goiuri Zabaleta Oberenako Oskozen kontra ariko da.
Etxarri Aranatzen eta Astrainen ere
Larunbat goizean Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuan jokatuko den bigarren mailako neska kadeteen finalean, berriz, Umore Onako Legarreta Ultzamako Sarratearen kontra ariko da eta Astraingo kiroldegian joktuko dute hirugarren mailako mutiko infantilen finala Aurrerako Iturbek eta Atarrabiako Mecak.