Ikastaroa Leitzako udaletxeko 2.solairuan izanen dute, eta Itxaro Zabaleta dietista-nutrizionistak eskainiko du. Plaza kopuru mugatua izanen dute, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea. Astelehena, otsailaren 27an izanen da izena emateko azken eguna eta osasun etxera deituta (915 510 800) edo Gizarte Zerbitzuko bulegora deituta (948 510 840) egin behar da.