Espainiako klub arteko pilota txapelketan, bigarren mailan ari da Goizuetako Umore Ona elkartea. Otsailaren 25ean, larunbatean 18:00etan jokatuko du jardunaldi erabakigarria Lagunak elkartearen kontra Barañainen.
Jardunaldi honen faltan, Umore Ona dago multzoko sailkapen buruan, jokatutako sei partidetatik bost irabazita. Lagunak taldeak jokatu dituen sei partidetatik lau irabazi ditu eta lehen postuan gelditzeko aukerarik gabe gelditu da Errioxako Calceatense taldea, zortzi partidetatik bakarra irabazi baitu.
Gauzak honela, Umore Onak larunbateko bi partidetatik bakarra irabaztea aski izanen luke multzoko buru izateko eta martxoko lehen asteburuan jokatuko den azken faserako sailkatzeko.
Buruz buruko partidan, Umore Onako Egiguren, Lagunakeko De la Torreren kontra ariko da eta binaka, Beñat eta Antton Apezetxea, Amiano eta Taintaren kontra. Goizuetan jokatutako jardunaldian partida bana irabazi zuten bi taldeek: buruz burukoa irabazi egin zuen Egigurenek baina binakakoa galdu egin zuten apezetxeatarrek.