'Irati' filma ikusteko aukera izanen da Leitzan martxoaren 4an eta 5ean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 22a, 13:00

Sarrerak udalaren webgunean eros daitezke: kultur bonuarekin 4,5 eurotan, online bost eurotan eta leihatilan sei eurotan

Hainbat sari jaso dituen eta Goya sarietan ere hautagai izan den Paul Urkijoren Irati film ezaguna herrian ikusteko aukera izanen dute leitzarrek. Eneko Sagardoi, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño aktoreen filma izanen da martxo hasieran Herri Aretoko zinema eskaintza. Martxoaren 4an eta 5ean, 19:00etako saioetan emanen dute. Larunbatekoa azpitituluekin izanen da.

Sarrerak dagoeneko salgai daude leitza.eus atarian. Bonua dutenei 4,5 eurotan aterako zaie sarrera, online hartzen dutenek bortz euro ordaindu beharko dituzte eta leihatilan hartuta sei euro.

Baina Irati ez da asteburu horretako pelikula bakarra izanen. 16:30eko saioan Yuku eta Himalayako lorea ikusteko aukera izanen da. Bonua dutenek 3,50 euro ordaindu beharko dute, sarrerak online hartuta lau euro eta leihatilan bost euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun