Mozorroz, jendez eta umore onez bete dira gaur Goizuetako kaleak; goizean gosaldu ondotik atera dira mozorroak herriko etxeetara eta ederki animatu dituzte bazterrak bazkaldu bitarte. Eta arratsaldean, Motzanetik hasita, Zahagi Dantza abiatu da eta plaza inguruan Malkogarriyak musika taldeak ederki animatu ditu bazterrak.
Argazkiak: Felix Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.