Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuek eta Berdintasun Batzordeak autobusa antolatu dute martxoaren 5ean Donostian eginen den Lilatoira joateko. 07:45ean abiatuko da Leitzako Herri Aretotik eta 08:00etan Aresotik pasatuko da Donostiara joateko. Buelta, berriz, 17:00etan izanen da eta leku berean eginen ditu geldialdiak. Garraio zerbitzua doakoa izanen da eta martxoaren 1era arte ematen ahalko da izena 948 510 840 telefonora deituz edo 674 086 926 zenbakira Whatsappa bidaliz.
Lilatoia emakumearen egunaren bueltan Donostian antolatutako lasterketa da. Aurten, martxoaren 5ean eginen dute, 09:00etatik 14:00etara. Parte hartzeko martxoaren 26ra arte eman daiteke izena, lilaton.es webgunean.