Inauteriak 2023

Gaztetxoen zahagi dantzarekin hasi dituzte goizuetarrek inauteriak

Ttipi-Ttapa 2023ko otsailaren 20a

Atzo hasi zituzten inauteriak Goizuetan, arratsaldean gaztetxoek egindako zahagi dantzarekin. Ondoren, dantzaldia izan zuten eta gauean mozorroak afaltzeko bildu ziren. Gaur eta bihar egun haundiak izanen dituzte.

Argazkiak: Felix Loiarte.

Otsailak 20, astelehena

  • 08:00etan mozorroen irteera baserrietara.
  • 10:00etan plaza apainketa (gaia: kaldereroak).
  • 11:30ean kalejira herrian.
  • 13:00etan salda eta txorizo egosia.
  • Ondoren bazkaria.
  • 16:30ean haur eta gaztetxoentzat entretenimendua.
  • 18:00etan txokolatada.
  • 18:30ean dantzaldia Garazi eta Gorkarekin ikastolan.
  • Ilunabarrean mozorroen etorrera dultzaineroekin.
  • 22:00etan mozorroen afaria.

Otsailak 21, asteartea

  • 09:00etan mozorroen gosaria.
  • 10:00etan mozorroen irteera herriko etxeetara dantzan.
  • 14:30ean mozorroen bazkaria.
  • 17:30ean zahagi dantza Motzanetik hasita.
  • 18:30ean dantzaldia Malkogarriyak taldearekin ikastolan.
  • 22:00etan mozorroen afaria. 

Otsailak 25, larunbata

  • 13:00etan poteoa Igandea txarangarekin.
  • 14:30ean mozorroen bazkaria.
  • 17:30ean Igandea txaranga herrian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun