Leitzako pestetako gazte eguna antolatzeko bilera eginen dute ostiralean Atekabeltzen

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 15a, 14:30

Inauteriak edo ihoteak pasata, abuztuko pestei begira hasi dira leitzarrak. Urtero bezala, pestetako egun batean gazte eguna eginen dute, «gazteek eta gazteentzat sortutako egun eder bat», eta hori antolatzen hasi nahi dute. Ostiral honetan, otsailaren 17an, 17:30ean Atekabeltzen bilera irekia eginen dute eta denak ongi etorriak izanen direla jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun