Arainburu Mendi Taldeak Goizuetatik Leitzara egindako irteera bideoan bildu du Iñaki Etxeberriak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 13a, 18:00

Iberon barna Goizuetatik Leitzara joan ziren Goizuetako Arainburu Mendi Taldeko mendizaleak larunbatean. 08:00etan herriko plazan elkartu eta Iberotik Galbano aldera joan ziren. Garai batean kontrabandistek erabiltzen zituzten bideetan barna ibiliz, borda zaharrak, ur jauzi ikusgarriak eta paisaia ederrak ikusi zituzten. Iñaki Etxeberria goizuetarrak bideoan bildu du bost bat orduz osatu zuten ibilbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun