Espainiako klub arteko pilota txapelketako bi partidak erraz irabazi ditu Umore Onak

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 13a, 17:00

Umore Onako BeƱat Apezetxea eta Antton Apezetxea, Calceatenseko Capellandaarrekin batera, binakako partida hasi baino lehen larunbatean Goizuetan.

Larunbatean Goizuetan jokatutako jardunaldan Errioxako Calceatense menpean hartu zuten, banaka nahiz binaka

Espainiako klub arteko pilota txapelketa jardunadia jokatu zuten larunbat arratsaldean Goizuetako udal pilotelekuan. Goizuetako Umore Ona taldeak Errioxako Santo Domingo de la Calzadako Calceatense taldea izan zuen arerio eta, pronostikoa betez, bi partidak erraz irabazi ditu etxean ere.

Errioxan jokatutako joaneko jardunaldian, goizuetarrek bi partidak erraz irabazi zituzten eta errioxarrek, hiru tanto besterik ez zituzten egin bi partidetan. Goizuetan tanto gehixeago egin zituzten Calceatensekoek, zazpi denera, baina bi partidak erraz irabazi zituen Umore Onak. Buruz burukoan, Umore Onako Iker Egigurenek 10-3 eta 10-1 irabazi zion Calceatenseko Diazi eta binakakoan, Umore Onako Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak ere bi jokoak irabazi zizkieten Capellandarrei (10-2 eta 10-1).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun