Suro auzoan hasi eta herriraino ailegatu arte etxez etxe ibili iren. Eguerdi partean zomorroak herrira ailegatu ziren, zahagi dantza dantzatu eta bazkaria egin zuten soziedadean. Arratsaldean zomorro-mozorro desfile-antzerkia egin zuten ume eta gazteek. Gauean, herri afaria izan zuten soziedadean eta ondotik bingo musikatua.