Espainiako klub arteko pilota txapelketako jardunaldia izanen dute otsailaren 11n Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 12:00

Antton Apezetxea, BeƱat Apezetxea eta Iker Egiguren ari dira Umore Onaren izenean txapelketa honetan.

Umore Ona eta Errioxako Calceatenseko pilotariak ariko dira eta aurretik, Mendialdeko pilota txapelketako finalerdi bat jokatuko dute ttikiek

Espainiako klub arteko pilota txapelketa jardunadia jokatuko dute otsailaren 11n, larunbatean 18:00etan hasita Goizuetako udal pilotelekuan. Goizuetako Umore Ona taldeak Errioxako Santo Domingo de la Calzadako Calceatense taldea izan du arerio.

Errioxan jokatutako joaneko jardunaldian, goizuetarrek bi partidak erraz irabazi zituzten eta errioxarrek, hiru tanto besterik ez zituzten egin bi partidetan. Baina ikusi beharko Goizuetan zer gertatzen den. Buruz buruko partidan, Umore Onako Iker Egigurenek Calceatenseko Diaz izanen du arerio eta binaka, Umore Onako Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak, Calceatenseko Capellan eta Capellan.

Espainiako klub arteko pilota txapelketako jardunaldiaren aurretik, 17:00etan, Mendialdeko laugarren pilota txapelketan, hirugarren mailako kimuen kategoriako finalerdia jokatuko dute Umore Onako bi bikotek: Seges  eta Elizegi, Zabala eta Narbarteren kontra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun