Inauteriak 2023

Goizuetako inauteri asteleheneko bazkarirako txartelak salgai daude

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 8a, 17:00
Joan den urteko inauteri astelehenean Akelarrea izan zen mozorrotzeko gaia. Argazkia: Felix Loiarte.

Inauterietako prestaketekin hasiak dira goizuetarrak. Otsailaren 19tik 21era eginen dute aurreneko seinalea eta otsailaren 25ean borobilduko dituzte. Inauteri astelehenean, urtero bezala bazkaria antolatu du Goizuetako Guraso Elkarteak eta txartelak kafetegian eta estankoan erosten ahalko dira.

Bazkaria Umore Ona elkartean eginen dute, eta helduen txartelak hamasei eurotan eta umeenak hamar eurotan jarri dituzte.

Bestalde, guraso eta umeen jairako mozorrotzeko gaia zein izanen den ere jakinarazi du guraso elkarteak: kaldereroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun