Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko hitzaldia eginen dute asteazkenean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 7a, 09:00

NPB Nekazaritza Politika Bateratua (PAC) izanen dute hizpide bihar, otsailaren 8an, Leitzako Udaletxeko batzar aretoan. NPB erreformaz, horren eraginaz eta dirulaguntzak eskatzeko betebeharrez ariko dira, besteak beste.

Hitzaldia EHNE sindikatuak, Cederna Garalur elkarteak eta Leitzako Udalak antolatu dute. Hizlaria EHNEko kide bat izanen da eta 10:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun