Medikuaren etxe zaharra berriz salgai jarri du Goizuetako udalak enkante publiko bidez

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 6a, 18:00
Lehenengo enkantea hutsean gelditu ondotik, balorazio berriarekin berriz ere enkantean atera du Goizuetako udalak medikuaren etxe zaharra.,

Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 6tik 28ra bitartekoa izanen da

Medikuaren etxearen salmentaren lehenengo enkantea hutsean gelditu ondoren, Goizuetako Udalak enkante berri baten prozedura hasi du, balorazio berriarekin. Erosleak beheko solairua gehi bi altuerako bi etxebizitza libre egin ahalko ditu gehienez eta lanak eskriturak sinatzen direnetik gehienez ere bi urteko epean hasi beharko ditu. 

Prezio berria 89.064,41eurokoa da, zergak kanpo. Prezioa gorantz hobetu ahal izanen da. Ez da onartuko lizitazio-oinarri horren azpiko eskaintzarik. Enkantean eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 6tik 28ra izango da, Goizuetako Udaleko erregistroan goizeko 9:00etatik eguerdiko 12:30ak arte.

Aipatutako enkantearen esleipen prozedura arautuko duen plegu admnistratiboa honako toki hauetan eskuratu daiteke:
-Goizuetako Udaleko Idazkaritzan
-Nafarroako Kontratazio Portalean

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun