'El cuarto pasajero' eta 'Brian & Charles' pelikulak ikusteko aukera izanen dute asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 10:00

Asteburuan zinemaz gozatzeko aukera izanen dute Leitzako Herri Aretoan. Larunbatean eta igandean ''El cuarto pasajero' eta 'Brian & Charles' pelikulak emanen dituzte Herri Aretoan, lehenengoa 16:30ean eta bigarrena 19:00etan.

El cuarto pasajero pelikula gaztelaniaz emanen dute bi egunetan eta sarrerek ondorengo prezioa izango dute: 3,5 euro zine bonua erabiltzen dutenen kasuan, 4 euro online erosiz gero eta 5 euro txarteldegian. Brian & Charles pelikulari dagokionez, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin eskainiko dute, eta ondorengo prezioa izango dute sarrerek: zine bonuarekin 4,5 euro, internetez 5 euro eta txarteldegian 6 euro. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun