Aste honetan eta hurrengoan odola emateko aukera izanen da Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 31a, 16:00

ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen unitate ibiltaria Leitzara hurbilduko da bihar, otsailaren 1ean, eta otsailaren 7an. Beti bezala, odola eman nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute.

Bi egunetan 16:45etik 21:00etara ematen ahalko da odola gizarte zerbitzuen egoitzan. Odola emateko nahitaezkoa izanen da hitzordua hartzea, eta hori ADONAren webgunean edo 848 42 05 73ra deituta egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun