Ostiralean, kañoi hotsak entzun ziren eskola atarian eta gero kalejira egin zuten eskolako lagunek. Plazan abordatzea antzeztu zuten eta altxor berezia bereganatu. Arratsaldean, berriz, trikitilariek saioa eskaini zuten, herriko eskea egin zuten gazteek eta Pake toki elkartean afalduz borobildu zuten eguna.
Larunbatean, denetarik izan zuten aresoarrek: baserriz baserri ordu estrak sartuz ibili ziren zirujauak, Aresoko itzulian pedalei gogor eraginez ibili ziren txirrindulariak, esatariak, moto gidariak, babesleen kotxeak... baita Neomak taldekoak ere, zuzeneko emanaldia eskainiz. Gero 130 lagun elkartu ziren afaritarako.