Hainbat sari izan dituen Teatro en Vilo antzerki konpainia Leitzara etorriko da martxoan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 28a, 09:30

Martxoaren 27a Nazioarteko Antzerkiaren Eguna dela gogoan, bere sormen lanengatik hainbat sari jaso dituen Teatro en vilo konpainia ekarriko dute Leitzara. Martxoaren 12an Hoy puede ser mi gran noche antzezlana eginen dute Leitzako Herri Aretoan. Leitzako Udalak berdintasun taldearekin elkarlanean antolatu du eta sarrerak dagoeneko salgai daude.

Sarrerak leitza.eus atarian eros daitezke. Online erosiz gero zazpi euro ordaindu beharko da eta leihatilan, berriz, zortzi euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun