Espainiako klub arteko txapelketako partidak izanen dituzte larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 27a, 17:00
Antton Apezetxea eta BeƱat Apezetxea binaka eta Iker Egiguren banaka izanen dira Umore Onako ordezkariak.

Umore Ona eta Lagunak izanen dira aurrez aurre 18:00etan hasita eta aurretik neskak buruz buru ariko dira Nafarroako kirol jokoetan

Joan den asteburuan Errioxan bi partidetan nagusi izan ondotik, Umore Onak Espainiako klub arteko txapelketako jardunaldia lehen aldiz Goizuetan jokatuko du urtarrilaren 2an, larunbatean 18:00etan hasita. Beraien multzoko lidergoa jokoan izanen dute Barañaingo Lagunak taldearekin.

Buruz buruko partidan, Umore Onako Iker Egigurenek Lagunak taldeko De la Torre izanen du arerio eta binakakoan, Umore Onako Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea, Lagunak-eko Amiano eta Taintaren kontra ariko dira.

Nafarroako Kirol Jokoak aurretik

Bi partida hauen aurretik, 17:00etan, Nafarroako kirol jokoetako partidak izanen dituzte Umore Onako neskek buruz buru. Kimu mailan, Umore Onako Alize Sagardui Ultzamako Alsuaren kontra ariko dra eta kadete mailan, Umore Onako Araitz Legarreta Huarteko Gomesen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun