Zaintzari eta mugimendu libreari buruzko hitzaldia eginen dute asteartean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 27a, 09:00

Haurren ibilbidean garrantzi haundia duten bi gai direla ikusita, zaintzari eta mugimendu askeari buruz aritzeko hitzordua antolatu dute ilbeltzaren 31n, asteartean, Leitzan. 0 eta bi urte bitarteko haurrak dituztenentzat eta gaian interesa dutenentzat izanen da. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.

Asteartean Leitzako Itzaire Haur Eskolan elkartuko dira, 16:30ean. Zaintza zerbitzua ere izanen da nahi duenarentzat.

Izena haur-eskola@leitza.eus helbidera idatzita edo 948 51 09 61 telefonora deituta eman behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun