Inauteriak bukatzeko Ekain pailazoaren ikuskizuna izanen dute Leitzan ilbeltzaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 15:00
Ekain pailazoak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du asteazken arratsaldean Leitzako Herri Aretoan.

‘Aho bete hortz’ emanaldia eskainiko du asteazkenean 17:00etan Herri Aretoan

Leitzako inauteriak azken txanpan sartuak dira eta egitaraua borobiltzeko, Ekain pailazoaren Aho bete hortz ikuskizuna izanen dute ilbeltzaren 25ean, asteazkenean 17:00etan hasita Herri Aretoan, Denok Bat Guraso Elkarteak antolatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun