Leitzako bi pilotariek garaipena lortu dute herrian jokatutako Ados pilota txapelketako jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 23a, 17:00

Ados pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako bi partida jokatuko zituzten larunbat arratsaldean Leitzako Amazabal pilotalekuan. Bi partidetan Leitzako pilotariak izan ziren eta bietan etxekoak suertatu ziren garaile. Argazkiak: Eduardo Agirre

Lehenbiziko partidan, Iera Iturriaga leitzarrak eta Galeanok 22-17 irabazi zieten Zubietako Naroa Etxekoloneari eta Mujikari, partida gogor baten ondotik. Bigarrenean, Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Agirrek 22-20 irabazi zieten  Aldaregiari eta Mendibururi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun