Festen inguruan hausnartzeko batzarra eginen dute astelehenean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 20a, 12:30

Goizuetako Udalak adierazi duenez, «urruti daudela ematen badu ere, abuztuan herrian festak ospatzeko, urte hasieran antolaketa lanak hastea ezinbestekoa izaten da». Aurten lanketa berezia egitea erabaki dute eta batzarrera deitu dute ilbeltzaren 23an

Goizuetako Udalak batzarra eginen du astelehenean 18:00etan udaletxeko ganbaran, festen inguruan herritarrekin batera hausnartzeko. Hainbat galdera planteatuko dituzte:

  • Zenbat egun iraun beharko lukete festek?
  • Zenbat kostatzen da ekitaldi bakoitza?
  • Ekitaldi guztiak beharrezkoak al dira?
  • Zeinek antolatzen ditu festak?
  • Zer egin dezakegu antolaketa errazteko?

Galdera guzti hauek eta gehiago planteatu ondotik, goizuetarren erantzunak, iritziak, proposamenak eta kexak bilduko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun