Goizuetan ere San Anton Eguna ospatuko dute bihar

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 16a, 13:00
Duela urte batzuk San Anton Egunean hartutako irudia.

Bihar goizean, urtarrilaren 17an, Goizuetako San Anton ermitan eginen dute hitzordua. 11:15ean aziendak bedeinkatuko dituzte, 11:30ean meza izanen dute eta 12:15ean salda eta txistorra hartzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun