Txakurrek lagunduta ipuin kontaketa saioa eginen dute astelehenean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 14a, 11:00

Gonbidatu bereziak izanen dituzte datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, Leitzako liburutegian. Txakurrek lagunduta ipuin kontaketa eginen dute 17:00etan. Zazpi eta hamar urte bitarteko haurrentzat da eta edukiera mugatua denez, aurretik izena eman behar da.

Izena liburutegian eman behar da, 948 51 03 79ra deituz, Whatsappez 621 24 80 24ra idatzita edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun