Leitzako inauterietako atsaureen bazkariko txartelak salgai daude

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 15a, 11:00

Inauteriak normaltasunez ospatuko dituzte aurten Leitzan eta ilbeltzaren 22an, igandean, atsaureen bazkaria izanen dute eskolako jangelan 14:30ean. Bazkariko txartelak salgai daude 26 eurotan Gaztañagan eta Txokon eta asteazkena izanen da erosteko azken eguna.

Bazkaltzeko menu goxoa prestatuko du Aurrera Elkarteak: urdaiazpikoa eta patea, etxeko fritoak, orri-mami beteak onddo saltsan, oilasko errea eta goxua edo sorbetea. Ardoa, sagardoa, kafea eta kopa ere menuan sartuko dira. Bazkal ondotik, festa egiteko aukera izanen da Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun