'Hopper, oilaskoerbia' eta 'As bestas' pelikulak ikusteko aukera izanen dute asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 13a, 10:00

Hilabeteroko bigarren asteburuan ohi legez zinemaz gozatzeko aukera izanen dute leitzarrek. Larunbatean eta igandean 'Hopper, oilaskoerbia', eta 'As bestas' pelikulak emanen dituzte Herri Aretoan, lehenengoa 16:30ean eta bigarrena 19:00etan. 

Prezioari dagokionez, Hopper, oilaskoerbia pelikularako sarrerak aldez aurretik erosiz gero 4 euroko balioa du eta egunean bertan 5 euro. As bestas-en  kasuan, aldez aurretik 5 euro eta egunean bertan 6. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun