Leitzako Kaxkabeltza elkarteak banatu ditu Eguberrietako hiru sariak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 7a, 14:30

Gaur, urtarrilak 7, goizeko 10etan egin dute Kaxkabeltza elkarteko kideek zozketa.  Abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra bitarte herrian egindako erosketak saritu nahi izan dituzte eta mila euroko bi erosketa txartel eta bostehun euroko txartel bat zozketatu dituzte erosleen artean. Saria bezain handia izan da sortutako ikusmina eta jende ugari bildu da Leitzako udaletxeko karrapean zozketa egin bitartean. Argazkiak eta testua: Eneritz Iraola.

Izaskun Arrizurieta eta Karmen Azpiroz izan dira 1.000 euroko txartelen irabazleak eta Jexuxa Sagastibeltzari egokitu zaio 500 euro txartela. Erosketa-orga bana hartuta eta musikarien laguntzarekin, bi orduko epea izan dute herriko komertzioetan erosketak egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun