'Kotondorrak' titere ikuskizuna taularatuko dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 6a, 09:00

Anita Maravillas konpainiak Kotondorrak antzezlana eginen du igande honetan, ilbeltzaren 8an, Leitzako Herri Aretoan. Bost urtetik gorako publikoarentzako lana da eta 18:00etan hasiko da.

Antzerkian, sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekinen diote zoriontsu izateko nahiari.

Sarrerak aurretik online eros daitezke, bost eurotan, edo bestela egun berean leihatilan, sei eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun