Eguberrietako bonuen zozketa larunbat honetan eginen du Leitzako Kaxkabeltza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko urtarrilaren 5a

Abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra, Leitzako Kaxkabeltza merkatarien elkarteko kide diren dendetan erosketak egindakoen artean, mila euroko bi sari eta 500 euroko beste bat banatuko dituzte. Erosketak egindakoan izen-abizenak eta telefonoa apuntatuz papera kutxan sartu behar zen, eta horien artean, zozketa eginen dute larunbatean Leitzako plazan. Zozketa 10:00etan eginen dutela iragarri dute eta saridunek bi ordu izanen dituzte dirua erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun