Elkartasun afaria eginen dute bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 4a, 13:30

Ilbeltzaren 5ean, 21:00etan, Elkartasun Afaria eginen dute Atekabeltzen, Aske antolakundeak antolatuta. Txartelak Torrean daude salgai, gaur eta bihar, 22 euroan.

Ondorengo menua izango dute: zizka mizkak, onddo nahaskia, kalabaza krema, axuria txilindron erara, postrea, kafea eta kopa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun