Nafarroako Elikagaien Bankuak Leitzako parrokia saritu du

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 3a, 16:00

Parrokiako kideak saria hartzeko ekitaldian.

Urtero, elkartea urtean zehar laguntzen duen norbanako eta entitateak saritzen ditu Nafarroako Elikagaien Bankuak, eta aurten Leitzako parrokiak egindako lana eskertu dute. Pasa den astean jaso zuten Leitzako parrokiako kideek esker ona adierazten duen plaka. 

Hilabetero parrokiako boluntario talde bat lanean aritzen da Nafarroako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean. Iruñera janari bila joatez gain, janari kutxak ere prestatzen ibiltzen dira. Gainera, gizarte zerbitzuen kolaborazioa ere izaten dute behar gehien duten pertsonak identifikatuta izateko, ondoren banaketa egokia egiteko. 

1997. urtean hasi ziren lanean, eta gaur egun 20 bat boluntario ibiltzen dira. Parrokiako kideak «oso pozik» daude eta horrelako errekonozimendua jasotzea «aukera polita» dela uste dute. «Inolako eskupekorik gabe lanean aritzen diren pertsonei ahotsa emateko aukera polita da». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun