152 lasterkarik parte hartu dute Leitzako San Silvestre lasterketan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 3a, 17:00

San Silvestre lasterketaren VII. edizioa egin zuten urtezahar egunean Leitzan. Mozorroak soinean 152 lagunek parte hartu zuten.

Argazkiak: Anikote Leitzako Udal Kiroldegia.

Anikote Leitzako Udal Kiroldegiak, Denok Bat Leitzako guraso elkarteak eta Kaxkabeltza Leitzako merkatarien elkarteak antolatuta egin zuten abenduaren 31ko lasterketa. Bederatzi urtez azpikoak izan ziren aurrenekoak eta 600 metro egin zituzten; hamar eta hamabost urtekoek 2.000 metro egin behar izan zituzten eta hamasei urtetik gorakoek 4.000 metro.

Sailkapenik ez zen izan, baina parte hartzaile guztiek jaso zuten oparia, baita mozorrorik hoberena zuenak ere. Horrez gain, Kaxkabeltzakoek 50 euroko lau bonu zozketatu zituzten parte hartzaileen artean. Leitzako Aurrera elkarteak, berriz, Osasunaren futbol partidarako bi sarrera eman zituen eta haurren mozorrorik hoberenarentzat izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun