Urteko azken ateraldia Mandoegira egin du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 2a, 20:00

Goizuetako mendi taldeak egindako deiarekin bat eginez, 30 bat lagun bildu ziren urtezahar egunean Mandoegiko kaskoan. Giro eta eguraldi ederra izan zituzten, baina haize zakarrarekin nahiko lan izan zituzten gailurrean zutik mantentzen! Batek baino gehiagok bukatu omen zuen lurrean... Hala ere, ez ziren txin-txin egin gabe gelditu.

Argazkiak: Igaratza Apezetxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun