Musika tailerra eta kontzertua izanen dituzte bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 2a, 14:00
Argazkia: Trakamatraka

Trakamatraka musika tailerra eta Man non tropo kontzertua antolatu dituzte bihar arratsaldean, ilbeltzaren 3an, Leitzako Herri Aretoan. Haurrei, gazteei eta helduei zuzendutakoa da saioa eta 17:30ean hasiko da.

Tailerrean birziklatutako materialak erabiliz, musika tresnak eraikitzen hasiko dira. Iragarri dutenez, «Trakamatrakako tailerrak ez dira musika jarduera soila, trebetasuna, irudimena, ingurumen kontzientzia eta sormena lantzeko bitarteko bat baizik». Modu atseginean, instrumentuen familiak ezagutuko dituzte, hala nola aerofonoak, menbranofonoak, idiofonoak edo kordofonoak, eta instrumentuak egiteko oinarrien eta printzipio akustikoen berri emanen dute.

Tailerraren ondotik etorriko da Man non tropo kontzertua, «gizarte honek baztertzen dituen objektuekin egindako musika tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala».

Saioa dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun