Ohi bezala urtezahar egunean Mandoegira mendi ateraldia antolatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 30a, 11:00
2021eko urtezahar egunean Mandoegira joan zen taldea.

Urteari agurra emateko, Goizuetako Arainburu Mendi taldeak Mandoegira urteroko mendi ibilaldia eginen du abenduaren 31n. 08:00etan plazatik abiatuta bost bat orduko ibilbide zirkularra eginen dute.

14,54 kilometro eta 918 metroko desnibela duen ibilbidea izanen da, antolatzaileen arabera, «zailtasun ertainekoa». Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du eta urteari amaiera emateko brindisa eginen dute tontorrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun