Jeiki abesbatzak Eguberrietako kontzertua emanen du Jon Larraz biolontxelistarekin ostegunean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 25a, 10:00

Abenduaren 29an 19:00etan Leitzako elizan izanen da emanaldia

Leitzako Jeiki abesbatzak Eguberrietako kontzertua antolatu du abenduaren 29an 19:00etan herriko elizan. Jon Larraz biolontxelista donostiarrak abesbatzarekin batera parte hartuko du kontzertuan. Antolatzaileek adierazi dutenez, «nazioartean lan asko egin dituen biolontxelista da Larraz, eta aspaldian zebilen gurekin zerbait egin nahian».

Emanaldiko errepertorioa nazioartekoa izanen da, eta hainbat hizkuntzetan abestuko dute; euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz, latinez… bi zatitan banatuko dute kontzertua:

1. zatia

  • J. S. Bachen Saravande (Jon Larrazekin biolontxeloan)
  • Manuel de Fallaren Nana (Jon Larrazekin biolontxeloan)
  • J. S. Bachen Prélude (Jon Larrazekin biolontxeloan)
  • Ola Gjeiloren Ave Generosa
  • Josef Rheinberger Ave Regina
  • S. Salaberriren Zugana nahiez Jauna

2. zatia

  • Elurra mara-mara
  • Irving Berlingen Eguberri txuri (White Christmas)
  • Mykola Leontovych Eguberri ezkilak (Carols of the bells)
  • J. Basen Adeste fideles
  • J. A. Huarteren Gau ixila (Noche de paz)
  • Guridiren Hator hator mutil etxera
  • Josu Elberdinen Cantate Domino

Azaldu dutenez, «sarrera 10 euro da, baina ordaindu ezin duenak borondatea eman dezake edo deus ez eta barrura sar daiteke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun