Larre-erretzeen baimena eskatzeko epea ireki dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 22a, 19:00

Interesa dutenek urtarrilaren 31ra arte egiten ahalko dute eskaera

Larreak erretzeko baimena eskatzeko epea ireki zuen atzo Goizuetako Udalak. Udal bulegoetan aurkeztu beharko da eskaera, eta horretarako hiru dokumentu eraman beharko dira: baimen eskaera (datu guztiekin eta sinatua), lur eremuaren eskritura osoaren kopia (eskatzaileak eskrituran agertzen den pertsona bera izan beharko du) eta planoaren kopia (lekua markaturik eta katastro erreferentziarekin).

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 31n 12:30ean bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun