Abenduaren 27tik aurrera aldaketak izanen dira Goizueta-Hernani linean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 22a, 20:00

Abenduaren 27tik urtarrilaren 5era Goizueta eta Hernani lotzen dituen autobus zerbitzua ez da ohiko ordutegian ibiliko. Horrez gain, abenduaren 26an eta urtarrilaren 6an ez da zerbitzurik izanen.

Ondoko bi asteetan Goizuetatik aterako diren autobusak 09:00etan eta 14:45ean abiatuko dira. Eta Hernanitik Goizuetara doazen autobusak 12:00etan eta 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun