Hitanoari buruzko liburua aurkeztuko dute ostegunean Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 20a, 18:00

Fernando Oiartzun Sagastibeltzak ikertu eta gidatu duen Hika eta noka. Noka ere toka! liburua aurkeztuko dute ostegunean, abenduaren 22an, 19:00etan, Leitzako Herri Aretoan. Hiketan ikasteko eta herria hobeki ezagutzeko auzolanean egin dute, eta ALKE Leitzako kultur taldeak argitaratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun