Herriko txokoak hobekiago ezagutzeko aukera izan dute goizuetarrek Arainburu taldearen asteburuko mendi ateraldian

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 19a, 12:00

Goizuetako txokoak hobekiago ezagutzeko asmoz, hamabi bat lagun elkartu ziren joan den larunbatean Arainburu Mendi Taldeak antolatutako ateraldian. Artzandik abiatuta, Iribar, Ilarbieta eta Espiden barna ibili ondoren, herrian bukatu zuten itzulia. Hego haizea eta eguraldi ona lagun, ibilbideaz gozatu zuten mendizaleek. Hurrengo irteera abenduaren 31n eginen du mendi taldeak. Ohi bezala, Mandoegira joanen dira.

Argazkiak: Arainburu Mendi Taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun